ESKAINTZA
ELGETA + KD'a)

Eskuragarri

ELGETA + KD'a)

Sasiaren sustraiak

€ 12.00   € 6.00

Ref: SL01

 Produktu hau nola erosi


Facebook Twitter Google + Whatsapp

Azalpena


ELGETA, SASIAREN SUSTRAIAK (+CD)
Egilea: KOLDO IZAGIRRE
ISBN: 978-84-607-3357-7
EAN: 9788460733577
Argitaletxea: E. HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEA
Bilduma: SOINUAREN LIBURUTEGIA
Hizkuntza: Euskara
Orrialdeak: 75.  Formatua: 21x15 cm  RUSTIKA

"Txapela jarrita ibiltzen zen Parte Zaharrean, soinua jo eta erdi eskean. Azkenaldian lo hartzen omen zuen erraz, eta behin obra batean berotzeko sua piztuta bertan erori. Horrela hil omen zen."
Elgetaren inguruan sortu diren mito eta legenden artean dago bere heriotza tragikoarena ere. Arruntagoa izan zen, itxuraz. Zorroagako arduradunek Zialtzetari esan zioten oheratua zegoela hil aurretik, gaixo. Galdetu omen zioten senideren bati deitzea nahi omen zuen, "eta ez zeukala seniderik." Lagunen bati edo, "eta ez zeukala lagunik."
Joxean Agirrek esana du filme bat merezi lukeela Elgetak. Anartean, nobela bateko protagonista egin zuen. Iker Goenagak kantu bat eskaini zion.
Elgeta nobela bat da.
Elgeta kantu bat da.
Bizitza konkretu bat ere bada Elgeta, bere musikarekin, bere isilaldiekin.

CD:

DISKOA: Pepe Andoain soinujoleak bere etxean, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Bar Baserriren gainean grabatua 1960 eta 1964 urteen artean. Elgeta hil eta urtebetera Balentin Aldalur "Zialtzeta"-ri saldu zion Pepe Andoainek grabaketa originala. Konpakto honetan entzungai duzuena originalaren kopia bat da. Ez dugu ezer aldatu nahi izan, grabazioa bere akats eta guzti utzi dugu dokumentuaren balorearen alde.

  1. BEGIRE NAGO Trikitixa
  2. UDABARRIA DA TA Porrusalda
  3. ILLARRAMENDI Fandangoa
  4. UTZA Arin arina
  5. LASTUR BIDEAN Kalejira
  6. PAGOTXUETA Kalejira
  7. EGUARBITZA Kalejira
  8. SATORRA Kalejira
  9. UBERA Fandangoa
  10. ZORRITSU Arin arina
  11. LUZUIA Fandangoa
  12. PERTIKE Arin arina
  13. ELEUTERIO Fandangoa
  14. HUTSA Arin arina
     

 

 
Contact