Oferta
Zumarragako Trikitixa + CD

Disponible

Zumarragako Trikitixa + CD

Trikiti doinu kaletarra

€ 12.00   € 6.00

Ref: SL06

 Cómo adquirir este producto


Facebook Twitter Google + Whatsapp

Descripción


ZUMARRAGAKO TRIKITIXA, TRIKITI DOINU KALETARRA (+CD)
Autor: ANTXIÑE MENDIZABAL ARANBURU
ISBN: 978-84-932905-3-5
EAN: 9788493290535
Editorial: E. HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEA
Colección: SOINUAREN LIBURUTEGIA 06
Idioma: Euskera
Año de edición: 2005. 116 páginas. Formato: 21x15 cm. Rústica con solapas

CD:

  1. Trikitixia
  2. Porrusalda
  3. Trikitixa I
  4. Trikitixa II
  5. Trikitixa
  6. Porrusalda

!920ko hamarkada. Etxesa-Korta eta Joxe Oria       (1-2)

1930eko hamarkada. Carlos Egiguren eta Joxe Oria (3-4)

1950eko hamarkada. Urteaga Oria anaiak eta Joxemiel Ormazabal  (5-6)

 

Zumarragako Trikitixak trikitiaren historian leku seinalatua du, nahiz eta, ziur aski, inoiz ez den trikitixarik ortodoxoena izan; aitzitik, Zumarragakoak aitzindariak, berritzaileak eta heterodoxoak izan dira eta hortik datorkie sona eta ospea. Trikiti doinua baserri girotik kalera jaitsi zuten lehenengoetakoak izan ziren, baita diskoa grabatu zuten aurrenekoak ere, eta euskaraz ez ezik, trikitixa gazteleraz ere abestu zuten estreinakoak. Horregatik guztiagatik majo goraipatu dituzte batzuek, baita gogor kritikatu ere beste batzuek baina, esanak esan, Zumarragakoek beste jarraitzaile gutxik izan dute.


Hala ere, Zumarragako Trikitixa ez da bat bateko eta bere kasako sorkuntza izan, transmisio kate luze baten maila baizik, horregatik eman zaio lan honetan garrantzi berezia Zumarragako Trikitixak ia mende oso batez bizi izan duen testuinguruari. Horrenbestez, Zumarragako Trikitixa trikitiaren historiaren ispilua da, zalantzarik gabe, infernuko hauspoa eta sasiko musika tresna zen garaitik hasi eta gure kulturaren bereizgarri bihurtu den arteko urteak ezagutu baititu. Zumarragakoek, ordea, beti eutsi izan diote trikitia egiteko eta ulertzeko berezko moldeari eta horregatik bihurtu dira klasiko.

 
Contact